Baleike Instagramen ere badago

Baleike 2018ko aza. 4a, 10:02

Gaur egun ezinbestekoa da edozein hedabiderentzako sare sozialetan egotea. Erabiltzaileak dauden lekuan egon behar dute hedabideek ere, eta Baleikeren kasuan ere hala gertatzen da. Aspaldidanik dago Baleike Facebooken eta Twitterren, eta azken egunotatik hona Instagramen ere edukia partekatzen hasi gara.

Berez, 2012. urtetik du Baleikek kontua Instagramen (@baleike), baina urte hauetan guztietan ez dugu erabili, ez genekielako ongi sortzen dugun edukia nola partekatu. Azken egunotan, baina, argazkiak eta bideoak partekatzen hasi gara sare honetan ere. Pixkanaka joango gara eduki gehiago sartzen. Beraz, badakizue, hemendik aurrera Instagramen ere aurkituko gaituzue.