Luxenburgoko Orkestra Sinfonikoa Kursaalera ikustera joateko autobusean izena emateko azken egunak

Baleike 2018ko aza. 2a, 10:49

Luxemburgoko Orkestra Sinfonikoak Kursaalean eskainiko duen emanaldirako autobus zerbitzua erabili nahi dutenek astelehena baino lehen eman beharko dute izena.

Iaz bezala, Kursaal Eszenatik, Kursaaleko hainbat ekitalditarako autobusa antolatu dute. Lehenengoa Luxenburgoko Orkestra Sinfonikoaren emanaldia izango da, azaroaren 11n, igandean. Kontzertu hori ikustera joateko autobusa hartu nahi dutenek, azaroaren 5a baino lehen eman beharko dute izena, 943 85 10 56 telefono zenbakian edo kulturetxea@zumaia.eus helbidean.

17:40an irtengo da autobusa, Aita Mari zine paretik. Emanaldirako sarrera norberak erosi behar duela zehaztu dute. Autobusa, berriz, doakoa izango da.