Goiz Eder Iturain aktore duen 'Azken otsoa' film laburra Zinebi jaialdiko lehiaketan izango da

Baleike 2018ko aza. 1a, 17:47

Azaroaren 9tik 16ra bitartean egingo da aurten Zinebi, Bilbon egiten duten zine jaialdia. Sail ofizialean, film laburren nazioarteko lehiaketan, Goiz Eder Iturain zumaiarra protagonista duen Azken otsoa film laburra izango da. 

Iker Maguregik idatzitako eta zuzendutako lana da hau. Landako familia abeltzain batek inguruetako otso guztiak ehizatzen ditu haien ardiak hiltzea leporatuta. Lasaitasuna lortu dutelakoan, hurrengo goizean, hiru ardi falta direla ikusita, eskopeta hartu eta basorantz doa aita.

Hemen duzue film labur honen trailerra.