'Smallfoot' eta 'Bohemian Rhapsody' filmak emango dituzte bihartik astelehenera bitartean Aita Marin

Baleike 2018ko urr. 31a, 18:15

Haurrentzako komedia musikala bihar eta igandean emango dute. Abeslari entzutetsuaren inguruko filma, aldiz, bihartik astelehenera bitartean ikusi ahal izango da Aita Marin. 

Dexter Fletcheren zuzendaritzapean, 70.hamarkadan Queen taldearen, eta zehazki, Freddie Mercury abeslari entzutetsuaren ibilbidea jasotzen du Bohemian Rhapsody filmak. 19:30eko saioak izango dira ostegunean, ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean, eta 22:15ekoak ere bai ostiralean eta larunbatean.

Smallfoot, aldiz, haurrei zuzenduriko abenturazko komedia musikala da. Askok ukatu arren, Migo yetiak gizakiak bizi direla uste du. Gizakien arrastoei segika lagunduko du ikus-entzuleak, yetien inguruko mitoak hautsiz. Ostegunean eta igandean botako dute animaziozko filma, 16:30ean.