Errigorak udazkeneko kanpaina jarri du martxan

Baleike 2018ko urr. 30a, 17:50

Azken urteetan bezala, aurten ere Errigoraren udazkeneko kanpaina jarriko dugu martxan Zumaian. Errigora euskara eta elikadura uztartzen dituen proiektua da; Nafarroako Erriberako produktuz eta kutixiz betetako kaxak erosi daitezke 50€tan, eta salmentaren %25 Nafarroa hegoaldean euskara sustatzeko proiektuetara bideratzen da.

Azken bost urteotan, guztira 800.000 euro bildu dira, eta zuzenean inbertitu dira nafar Erriberako euskaltegietan edota ikastoletan. Bideo honetan onuradunen testigantzak jasotzen dira. 

AZAROAREN 14ra arte izango da eskaerak egiteko epea. Online egin daitezke www.errigora.eus webgunean, edota bestela, herriko hainbat tabernetan topatu daitezkeen esku-orriak beteta Inpernupera eraman daitezke. Ondoren, eskatutako kaxak Inpernupen jasoko dira azaroaren 28an.

Iaz 106 saski banatu ziren Zumaian, horietatik 45 zuri eta beste 61ak beltzak.