Javier Manteca: "Euskara kalean ez galtzearen ardurak denon inplikazioa eskatzen du"

Baleike 2018ko urr. 30a, 11:43

Aski ezaguna da Javier Manteca gure herrian Eusebio Gurrutxaga plazan dagoen "Txurre" izozki eta goxoki dendako saltzaile izateagatik. Gaztetan ez zuen euskaraz ikasteko aukerarik izan, eta dendako zein kaleko erlazioak baliatu ditu ikasteko. Oraindik beti euskaraz hitz egiteko lana badu ere, belarriprest papera betetzeko prest agertu da.