Zabaldu dute 'Flashback paradies' erakusketa

Baleike 2018ko urr. 27a, 11:20

Azaroak 11ra arte ikusi ahal izango da Christiane von Enzbergen erakusketa. 32 argazkiz osatutako seriean hondartzan dauden pertsonak erakusten ditu argazkilariak, pertsonaien nahiak agerian utziz.

Pertsonak dira Christiane von Enzbergen Hautnah! argazki serieko protagonistak. Oporraldietan hondartzan sortzen diren egoerak erakusten ditu argazkien bitartez. Hala, pentsaera, klase sozial eta fisionomia ezberdinen agertoki bilakatzen du argazkilariak hondartza. 

Pertsonek azala (kulturala eta fisikoa) eguzkiaren pean jartzen duten agertoki hori baliatuko du von Enzbergek, era horretan, gizarte udatiarraren gertuko erretratua egiteko. Ikuste lengoaia poetikoa da, baina batzuetan lirismo horren aurka egiten du. Haren erretratuek eta irudi eszenikoek gainditu egiten dute irudiaren planoa eta azalaren azpian barneratzen dira, ezkutuko geruzak harrigarriki agerraraziz, baina beti sentiberatasunez, berezitasuna azpimarratuz.

Friburgon (Alemania) jaio zen von Enzberg, 1969an. Berlingo Lette Verein eskolan ikasi zuen, eta argazkilari independea da gaur egun. Hainbat aldizkari internazionalentzat egiten du lan. 2002tik, Bartzelonan bizi da, eta argazkilaritzako irakaslea da unibertsitateko maila gorenean.