Zumaiara iritsiko dira Oldseed musikariaren indie eta folk doinuak

Baleike 2018ko urr. 23a, 14:42

Kanadatik etorritako Oldseed artistak kontzertua eskainiko du etzi Leize tabernan. Oldseed Euskal Herrian zehar dabil horren kuttunak dituen folk eta indie doinuak zabaltzen. 

 Kontzertuaren antolatzaileen hitzetan, Oldseeden musika “leherkorra, delikatua, gozoa eta zenbait unetan gordina” da. Baina hori ez ezik, Kanadako artistarena “musika zintzoa” dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera pintxo-potea izango da Leizen, eta 19:30ean hasiko du musika emanaldia Oldseedek.