"Gipuzkoarrak kontzientziatuta daude plastikoaren erabilera okerrari buruz, baina lanean jarraitu behar dugu"

Baleike 2018ko urr. 22a, 20:27

Zumaia eta Deba arteko harraldean pilatutako plastiko zati txikien gaia instituzioetara heldu da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Turismoko Zuzendaritzek bere "nahigabea" adierazi dute egoera horren aurrean. 

"Itsasoetako kutsadura arazo global bat izan arren, tamalez Gipuzkoak ere jasaten du arazo hori, eta horregatik, ekimen zehatzekin lanean jarraitu behar dugu gure lurraldetik, gure itsasoetako kutsadura desagerrarazi arte murrizten joateko", adierazi du Ingurumeneko Zuzendari Mónica Pedreirak ohar baten bidez.

Aztirekin eta Surfrider elkarteekin batera abiatutako Life Lema proiektuaren berri eman du Aldundiak. Itsasoak garbitzea eta herritarrak kontzientziatzea da programa horren helburua. Zentzu horretan hondartzetan bildutako hondakinak iazkoarekin alderatuta iaz baino %18 gutxiago izan dela azpimarratu du. "Gure ustez gipuzkoarrak oso kontzientziatuta daude plastikoen erabilera okerrari buruz eta gure urak ez kutsatzearen premiari buruz, baina elkarrekin lanean jarraitu beharrean gaude kontzientziazio maila erabatekoa izatea lortzeko".

Erlazionatuak