Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratu dira gaur ere herriko pentsiodunak

Baleike 2018ko urr. 22a, 14:36

Pentsiodunek urte hasierarekin hasi zituzten elkarretaratzeak, eta urtea amaitzeko bi hilabete eta erdi falta direnean pentsio duinen eskakizunekin jarraitzen dute. Zumaiako pentsiodunen talde bat Saregileen plazan elkarretaratu da gaur eguerdian, hasierako kontzentrazio haietan bezala, pentsio duinak eskatzeko.