BALEIKE KLUBEKO ZOZKETA: Ongizan fisioterapiaren bi bono

Baleike 2018ko urr. 22a, 10:53

Baleike Klubeko beste zozketa bat egingo dugu aste honetan. Oraingo honetan Ongizan fisioterapiak emandako bi lagunentzako bono bana zozkatuko ditugu. Ostegunera arte duzue zozketan parte hartzeko aukera. 

Baleikeko bazkideek, aldizkaria hilero etxean jasotzeaz gain, Baleike Klubak eskaintzen dituen abantailez goza dezakete. Hala, deskontuak eta abantailak dituzte herriko hainbat saltokitan (Hemen duzue Klubaren inguruko informazioa). 

Aste honetan Ongizan Fisioterapiak emandako fisioterapiako bi bono (pertsonako bono bana) zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko formulario hau bete behar duzue. Saridunen izenak ostegun eguerdian aterako ditugu. Hartu parte zozketan eta zorte on!

Baleikeko bazkide egiteko hemen duzue aukera.