ARGAZKIAK: Surf eta Bodyboard txapelketa 2018

Baleike 2018ko urr. 21a, 19:56

Eguraldi onarekin eta olatu politekin jokatu da aurtengo Zumaiako Surf eta Bodyboard Txapelketa. Zapatu goizean hasi eta igande arratsaldera arte, herriko dozenaka surflarik ikuskizun ederra eskaini dute. Hauek izan dira Open maila nagusiko 2018ko txapeldunak: Janire Gonzalez-Etxabarri eta Eneko Ibar surfean, eta Unai Granados bodyboardean. Hemen daukazue argazki bilduma zabala (Argazkilaria: Gorka Zabaleta).