Kontrol mentaleko errepasoa, azaroaren 29an

Baleike 2018ko urr. 21a, 12:00

Tarteka kontrol mentaleko ikastaroak eskaintzen dira Forondan, Silva metodologia erabilita, eta datorren hilabetean errepaso saioa egingo du Arantza Aramendi irakasleak, lehendik halako ikastaroak egin dituztenei zuzenduta, ikasitakoa gogora ekartzeko.

Saio hau azaroaren 29an egingo da, 18:30-20:00 ordutegian, Forondan. Izenak Alondegia kultur etxean (09:30-14:00 / 943 861 056 / kulturetxea@zumaia.eus) emango dira taldea bete arte. Izen-ematea doan izango da. Saioa ikastaroa aurretik egindakoei bakarrik dago zuzenduta.