Emakumeen Etxearen inguruko bigarren saio irekia egingo da asteartean

Baleike 2018ko urr. 21a, 09:51

Zumaiako Berdintasunerako II. Planak eta Plan Estrategikoak jasotakoari jarraiki, Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak elkarlanean dihardute Zumaiako lehen Emakumeen Etxea eraikitzeko.

Bide horretan, ordea, aipatu biek ezinbestekotzat jo dute Emakumearen Etxearen definizioa osatzeko herritarrak prozesuan inplikatzea eta horretarako proposamenak jasotzeko saio irekiak antolatu dituzte.

Lehen saioa joan den irailaren 25ean egingo zen eta astearte honetan, hilaren 23an, bigarrena egingo da  18:15ean Alondegian.

Helburua da herritarrekin batera, Emakumearen Etxearen definizioa osatzea.