Gaur hainbat kanporaketa jokatu dituzte, goizean hasi eta arratsaldeko bostak aldera arte. Bihar jokatuko dituzte finalaurrekoak eta finalak, goizeko bederatzietatik aurrera. Gaur maniobra eder batzuk ikusteko aukera izan da, eta biharko ere itsaso eta eguraldi aurreikuspenak onak dira. Aukera ona udazkenean ere hondartzaz gozatzeko.