Surf eta bodyboard txapelketa herrikoia jokatuko da asteburuan Itzurunen

Baleike 2018ko urr. 20a, 11:00

Itzurun hondartzak beste kirol proba bat hartuko du asteburu honetan, beti ere itsasoaren egoerak hori posible egiten badu. Pasa den asteburuan Euskal Bodyboard Zirkuituko proba izan zen Zumaiako hondartzan, eta asteburu honetan XIX. surf eta bodyboard txapelketa herrikoia jokatuko da. 

Ziske kluba antolatzen du proba hau. Ostiral eguerdian itxi zen izen emate epea, eta parte hartzen duten kirolarien arabera erabakiko da zer modalitatetan jokatuk den txapelketa hau. Printzipioz surf (open, master +35, 18 urtez azpikoak eta neskak), bodyboard (open, master +35 eta 18 urtez azpikoak), paddle eta long modalitateak izango dira.

Olatuek beraien presentzia bermatzen badute, ikuskizuna izango da asteburuan Itzurunen.