Zozkatu ditugu 'Inondik inora' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2018ko urr. 20a, 10:10

Inondik inora antzezlana izango da bihar, igandea, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Saridunak Jabi Gonzalez Toston, Sorkunde Barredo eta Isaak Aranberri dira. Zorionak. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzue zain. 

Eta adi egon, astelehenean beste zozketa bat egingo dugu eta.