Kauldi Odriozola jokatzera itzuli da, lesioa osatuta

Baleike 2018ko urr. 18a, 12:04

Hilabetez geldirik egon behar izan du Bidasoa-Irungo eskuin hegaleko jokalariak, lesio bat medio. 

Atzo itzuli zen jokatzera Bidasoa-Irunekin. Partidua berdinketarekin hasi bazuten ere, 33-26 utzi zuten markagailua irundarrek Ciudad Realeko Alarcosen aurka. Hala, Errege Kopako hirugarren txandarako sailkatzea lortu dute. 

Kauldi Odriozolak bi gol sartzea lortu zuen, eta pozik agertu da lortutako emaitzarekin.