'Txarriboda' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditugu

Baleike 2018ko urr. 18a, 11:08

Bihar eskainiko dute antzezlana Aita Mari aretoan, 22:00etan hasita. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

'Txarriboda' antzezlana ikusteko Udal Kultura Sailak emanako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu. Nerea Goiria, Pedro Etxabe eta Xabier Lizeaga izan dira zozketa honetako saridunak. Irabazleek leihatilan izango dituzte sarrerak. 

Igandean izango den 'Inondik inora' antzezlanerako hiru sarrera bikoitzen zozketa abiatuko dugu laster.