Karlos Apeztegiaren askatasuna aldarrikatu dute

Baleike 2018ko urr. 17a, 20:05

Apeztegiaren espetxeratzea salatu dute dozenaka herritarrek Magnolioan egindako elkarretaratzean.

Atzo atxilotu zuen Guardia Zibilak, lan egiten duen Hernaniko Etxerat-en bulegotik irtetzen ari zela. Madrilera eraman zuten, eta epailearen aurretik igaro ondoren, haren espetxeratze agindua eman dute. 

Apeztegiaren espetxeratzea salatzeko, dozenaka herritar bildu dira Magnolioan.