4.300 erromes baino gehiago pasa dira aurten komentuko aterpetxetik

Baleike 2018ko urr. 17a, 14:03

Donejakueko Bidea egiten duten erromesek badute Zumaian atsedena hartu eta gaua pasatzeko lekua, komentuko aterpetxea, hain zuzen ere. Gipuzkoako Donejakue Bide Lagunen elkarteak kudeatzen duen zerbitzuak itxi ditu ateak aurtengoari dagokionez. 

Martxoaren 24an zabaldu zituen aurten ateak, eta urriaren 15era bitartean 4.300 erromes baino gehiago pasa dira bertatik. 

Iaz egin bezala, Gipuzkoako Donejakue Bide Lagunen elkarteak kudeatu du zerbitzu hau. Elkarte honek, Donejakue bidea eta erromesen bidaiatzeko filosofia eta beharrak ondo ezagutzeaz gain, helburu du Gipuzkoa zeharkatzen duten kostako zein barnealdeko bideak berreskuratzea eta indartzea