Goikoetxea eta Aldazabal finalaurrekoetarako sailkatu dira munduko txapelketan

Baleike 2018ko urr. 17a, 13:39

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Ibon Aldazabalek osatutako bikotea, Espainia A, Bartzelonan jokatzen ari den munduko txapeketako finalaurrekoetara sailkatu da atzo Frantzia Bri bi setetan irabazi ondoren. 

Olharan eta Etcheto izan zituzten aurrez aurre Goikoetxeak eta Aldazabalek. Bi set behar zituzten frantziarrei irabazteko: 15-8 eta 15-6.

Atzo jokatu zen beste partidan Frantzia A (Eric Irastorza eta Patxi Tambourindeguy) eta Espainia B (Aritz Erkiaga eta Jonatan Hernandez) neurtu ziren. Emaitza bera izan zen (15-8, 15-6), baina kasu honetan mugaz bestaldekoen alde. 

Bakoitzak bi garaipen erdietsita, Espainiako eta Frantziako A taldeak dagoeneko sailkatuta daude finalaurrekoetarako, eta finalera heltzeko faborito nagusiak dira. B taldeek, berriz, Mexikoren eta Kubaren aurka gaur jokatuko dituzten partidetan jakingo dute hurrengo fasera pasako diren edo ez. Finalaurrekoak ostegunean jokatuko dira, 20:00etatik aurrera, Vall d'Hebroneko frontoian.