Mintaka ontziak irabazi du One Sails 2018 bela saria

Mintaka ontziak irabazi du One Sails 2018 bela saria
Belaontziak irteerako unean

Larunbatean belako One Sails 2018 saria jokatu zen Zumaiako Klub Nautikoak antolatuta. Olarru Cup 2018ko 12. proba puntuagarria izan zen, eta Zumaian izan zuen irteera eta helmuga. 9 itsas miliako proba izan zen eta Zarautz parean eman zuten buelta.

Hamabi ontzik hartu zuten parte estropada honetan. Hego haizea indarra hartzen joan zen estropada aurrera zihoan bezala, eta une batzuetan 25 korapiloko indarra izan zuen. Ontzien okertze ugari ikusteko aukera izan zen. Iñigo Juaristiren Mintaka ontzia izan zen sari honen irabazlea, ordubete, 26 minutu eta 7 segundoko denborarekin. Bigarren Rafa Iraundegiren Zirka sailkatu zen (1:36:43), eta hirugarren Jokin Juaristiren Katana (1:40:45).

Sari banaketa ekitaldia hilaren 27an egingo da, Olarru Cuparen amaierako afarian.