Iganderako aurreikusita zegoen irteera bertan behera utzi du Indamendik

Baleike 2018ko urr. 16a, 13:00

Indamendi bazkunak mendi irteera bat zuen aurreikusita igande honetarako, Okina eta Martinez artean. Igandean, baina Finalisten Eguna ospatzen da Villabonan, Gipuzkoako mendizale gazteen egun handia. Hori dela eta, aurreikusitako mendi irteera bertan behera uzteko erabakia hartu du Zumaiako mendizaleen elkarteak.

Horren ordez beste irteera bat antolatu dute urriaren 28rako: Urrategi-Kurutzebakarra-Elosumendi-Irimo-Santa Barbara bidea egingo dute. Egun erdiko irteera izango da eta garaiz iragarriko dute izen ematearen berri.