Marina Shulgina: "Askok oraindik gaztelaniaz erantzuten didate"

Baleike 2018ko urr. 16a, 11:50
Euskaraldiaren harira, asteartero bideo bat publikatuko du BALEIKEk. Marina Shulgina da lehen bideoko protagonista: errusiarra da, eta orain dela hiru urte pasatxo iritsi zen Zumaiara. Lehen urteak gidari turistiko lan egin ostean, egun Zelai talasoterapiako langilea da. Euskara hitz egiteko eta ulertzeko gai da, eta Euskaraldian ere orain arteko konpromiso berarekin jarraituko du.