Mundialeko lehen partida irabazi du Goikoetxeak

Baleike 2018ko urr. 15a, 13:52

Euskal pilotako munduko txapelketa hasi zen atzo Bartzelonan. Inaugurazioko ekitaldiaren ondoren, zesta punta modalitateko lehen partida jokatu zen. Bertan, Iñaki Osa Goikoetxeak eta Ibon Aldazabalek osatzen duten Espainia A bikoak Mexikori irabazi zion. 

Bi setetan erabaki zen Daniel Inclan eta Jose de la Luz Perezen aurkako norgehiagoka. Lehen seta 15-8 emaitzarekin bukatu zen eta bigarrena 15-9 emaitzarekin. 

Goikoetxeak eta Aldazabalek bihar jokatuko dute bigarren partida. Frantzia B izango dute aurkaria.