Banatu ditugu Breaking Brokkoliren diskoak

Baleike 2018ko urr. 15a, 13:00

Breaking Brokkoli taldeak emandako diskoaren bi ale zozkatu genituen pasa den astean. Saridunak Maitane Urbieta eta Maitane Esteibar izan ziren. Urbietak dagoeneko jaso du bere diskoa eta bestea datozen orduetan emango dugu. 

Gogoratu aste honetan beste opari bat zozkatzen ari garela, Yoana ile apaindegiak emandako ilea garbitze eta orrazte bat. Hemen hartu dezakezue parte.

Eta datozen orduetan asteburuan izango diren antzerki saioetarako sarrerak zozkatuko ditugu. Adi egon!