Klarinete maratoian izena eman daiteke dagoeneko

Baleike 2018ko urr. 14a, 10:30

Abenduaren 12tik 16ra bitartean ospatuko da Klarinete Maratoiaren hamazazpigarren edizioa. Zumaiako zein inguruko herrietako musikariak izango dira herrian, taldekako eta banakako klaseak jasotzen. 

Musika hezkuntzaren printzipio ugari uztartuko dituzte maratoian:  kalitatezko irakaskuntza, maila handiko musikari eta irakaslearen konpromisoa, jatorri eta maila ezberdineko musikarien arteko harremana bultzatzea, jende aurrean musika egiten trebatzea, ikasleek lorpenak jendaurrean erakustea… hori guztia, klarinetearen bueltan. 

Askotariko jarduerak antolatu dituzte orain artea: formatu txiki zein ertaineko kontzertuak, ikus-entzunezko emanaldiak, argazki lehiaketa, teknologiaren erabilpena musikan... Ildo horretatik, Alexander Teknika gehitu dute aurten. Hala, tentsioak, bizkarreko minak sortzen dituen jarrera txarrak, lesio muskularrak, ahots arazoak eta abar aurreikusten dituen metodoaren inguruan arituko dira. 

Bestetik, bakarkako eta taldekako klarinete eskolak egingo dira aurten ere. Maila guztietako ikasleei zuzendutako eskolak izango dira, baita kontserbatorioko ikasleentzat ere. Urtero bezala, Carlos Casado klarinete jole valentziarra izango da Zumaian. Espainiako Orkestrako kidea da Casado, eta berak izango du klaseak emateko ardura. 

Izen-ematea zabalik dago dagoeneko Sapere Aude Sinfonietta antolatzailearen webgunean.