Lucia Lacarrak protagonizatutako 'The key' Estatu Batuetako jaialdietan erakutsiko dute

Baleike 2018ko urr. 12a, 18:40
Argazkia: JYT Kreatibos/MasQdanza

Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak protagonizatu zuen The key film laburra San Franciscoko (Estatu Batuak) Zine eta Dantza jaialdian erakutsi dute aste honetan. Azaroan, berriz, Hollywoodeko Teatro Montalbanen egingo den DF2 jaialdian erakutsiko dute. 

Film labur hau Oscar Andresek zuzendu zuen eta 2016ko ekainean grabatu zituzten irudiak Bilboko Carlton hotelean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan. Ken Zazpiren Ilargia kantarentzako egindako koreografia baten inguruko maitasun istorio bat kontatzen du.