Asteburu mikologikoa antolatu du Natur Taldeak

Asteburu mikologikoa antolatu du Natur Taldeak

Urriaren 20 eta 21erako antolatu du Natur Taldeak asteburu mikologikoa, Arkamurka Natur Elkartearen laguntzaz. 

Urriaren 20 eta 21erako asteburu mikologikoa antolatu du Zumaiako Natur Taldeak. Hala, perretxikoak bildu eta gertuagotik ezagutzeko aukera izango da bi egunetan. Hona hemen egitaraua:

Larunbata 20

- 8:00 Taxi geltokian perretxikoak biltzeko irteera

- 16:00 Oxford aretoan sailkapena

Perretxiko bilketa bere kabuz egin duenak 16:00etatik aurrera ekar ditzake.

 

Igandea 21       

Oxford aretoan

11:00 – 14:00 eta 17:00-20:00

- Perretxikoen erakusketa

   Arkamurka taldearen panelak eta bildutako perretxikoak            

- Perretxikoak sailkatzeko tailerrak

- Umeen txokoa