Luxenburgoko Orkestra Sinfonikoak Kursaalean eskainiko duen emanaldirako autobusa jarri dute

Baleike 2018ko urr. 11a, 16:54

Iaz bezala, Kursaaleko hainbat ekitalditarako autobusa antolatu dute Kursaal Eszenatik. Luxenburgoko Orkestra Sinfonikoaren emanaldia izango da lehena, azaroaren 11n.

17:40an irtengo da autobusa, Aita Mari zine paretik. Emanaldirako sarrera norberak erosi behar duela zehaztu dute, eta autobusez joan nahi dutenek azaroaren 5a baino lehen eman beharko dute izena, 943 85 10 56 telefono zenbakian edo kulturetxea@zumaia.eus helbidean.