Auto eta kamioi baten arteko talka izan da Txikierdiko aldapan

Baleike 2018ko urr. 11a, 13:58

Istripua 12:20ak aldera gertatu da. Garabi bat zeraman kamioiak kotxe baten aurrealdea jo du. Kolpearen ondorioz, autoko gidaria Mendaroko ospitalera eraman dute.

Garabi-kamioi baten eta auto baten arteko talka izan da gaur eguerdian N-634 errepideko 29,5 kilometroan, Txikierdiko aldapan. "Dirudienez, garabiaren atzeko aldeak autoaren aurrealdea kolpatu du. Istripua ez da larria izan, baina autoaren airbaga atera da, eta horrek hainbat zauri eragin dizkio gidariari, sudurrean batez ere. Horrenbestez, Mendaroko ospitalera eraman dute", esan dute Zumaiako Udaltzaingotik.