baleike.eus

Euskaraldia urriko Baleike aldizkariaren azalean

Baleike 2018-10-11 08:45   Gizartea

Aste honetan atera dugu urriko Baleike aldizkaria. Bazkideak dagoeneko zuen postontzietan jasotzen ariko zarete. Besteok aste honetan bertan aurkituko duzue zuen saltokietan. 

Eduki interesgarriz beteta dator hilabete honetako aldizkaria. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri mailan egingo den Euskaraldia ekimena ekarri dugu azalera. Zumaiara ekarrita, bost herritar elkarrizketatu ditugu. Belarriprestak dira batzuk, ahobiziak besteak. 

Askoz gehiago aurkituko duzue zenbaki honetan. Munduko txapelketan lan bikaina egin zuen Irati Osa elkarrizketatu dugu, eta Arnaitz Rubiok Los Angelesen ateratako argazki bat erakutsi digu. Inaxio Zearreta anestesistaren erretratua ere irakurri ahal izango duzu. Osasunaren atalean, katarro bat zer den jakingo dugu, eta heziketakoan bullyinga izango da hizpide. Zientzia eta ingurumenekoa gure mendien sorrera azaltzen du Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoak. Imanol Azkuek herrian zeuden albergen inguruko erreportajea landu du.

Aldizkaria etxebizitzetan jasoko dute bazkideek. Aste honetan bertan izango da salgai ohiko saltokietan, euro batean. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa