'¿Quieres que hoy te bese?' film laburra Txilen eta Hego Afrikan erakutsiko dute

Baleike 2018ko urr. 10a, 15:07

Goiatz Aguado zumaiarra aktore lanetan duen ¿Quieres que hoy te bese? film laburra Txileko eta Hego Afrikako zine jaialdietan erakutsiko dute datozen asteotan. 

Miriam Ortega Dominguezek eta Iker Arcek zuzendutako film labur hau bere bidea egiten ari da. Datozen asteotan bi zine jaialditan erakutsiko dute. Batetik, Txilen egiten duten Fesancor film laburren nazioarteko jaialdirako hautatu dute. Jaialdi hau urriaren 22tik 29ra bitartean egingo da Txileko Zinematekan. 

Bestalde, Hego Afrikan egiten duten Horrorfest jaialdirako ere hautatu dute pelikula hau. Jaialdi hau Lurmutur Hirian egingo da urriaren 25etik azaroaren 2ra bitartean.