BIDEOA: Elbira Zipitriaren inguruko pelikularen trailerra

Baleike 2018ko urr. 10a, 14:43

Elbira Zipitria andereño zumaiarraren inguruko dokumentala prestatu du Maider Oleaga zuzendariak. Zipitria aurreneko ikastolen sortzaile izan zen, euskararen sustatzaile amorratua eta emakumeen baztertzearen aurkako borrokan ere aitzindaria. Filma udazkenean estreinatuko dute.

Elbira Zipitria (1906-1982) andereñoa, Ira ezizenez ere ezaguna. Ikastola klandestinoen sortzailea, Donostiako parte zaharrean bizi zen. Etxean bertan jarri zuen ikastola, gerraostean. Etxean bertan irakasten zien euskara interesa zuten euskaltzale guztiei. Etxean prestatu zituen andereñoak, gero ikastola berriak jartzeko. 

Ahotsak.eusek eman du dokumental honen berri. Hemen ikus dezakezue Muga deitzen da pausoa dokumentalaren trailerra.