Ikasle Abertzaleakek Hispanitatearen egunean intsumisioa aldarrikatuko du

Baleike 2018ko urr. 10a, 12:25

Urriaren 12a, ostirala, hispanitatearen eguna da. Jaiegun "arrotz" horren aurrean bere intsumisioa erakutsiko du Ikasle Abertzaleakek eta ekitaldi batzuk antolatuko ditu Zumaiako Herri Eskolan. 

Hitzaldiak eta tailerrak egingo dira goizean zehar. 

10:00etan, hitzaldia: feminismotik iraultzara.
11:00etan, ikasle babes sareak: Eunateko ikasleen borroka kameren aurrean (bertako ikasleen eskutik).
12:00etan, luntxa.
Ondoren, pankarta eta graffiti tailerra.