Ostiralean eta larunbatean itxita egongo da Alondegia

Baleike 2018ko urr. 10a, 09:58

Oxford aretoko erakusketak, ordea, jaiegunetako ordutegia izango du zubi osoan. Hau da, 12:30etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Urriak 12ko zubia dela eta, Alondegia kultur etxea itxita egongo da ostiralean, hilak 12, eta larunbatean, hilak 13. Beraz, Alondegiko bulegoak eta liburutegia itxita izango dira bi egun horietan. Hala eta guztiz ere, Oxford aretoan ikusgai dagoen Lo que tu ves no es lo que veo yo erakusketa zabalik izango da zubi osoan ordutegi honetan: 12:30-14.00 eta 18:00-20:00.