ZOZKETA: Breaking Brokkoli taldearen bi disko zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2018ko urr. 8a, 09:22

Astelehen goiza eta beste zozketa bat. Oraingo honetan Breaking Brokkoli rock laukote zumaiarrak atera berri duen lehen diskoko bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Unai Linazisorok, Ander Eizagirrek, Luken Prinsek eta Manex Azkuek osatzen dute Breaking Brokkoli taldeak. Orain aste batzuk atera zuten zortzi kantaz osatutako lehen diskoa. CD honen bi ale eman dizkigute Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketa honetan parte hartzeko formulario hau bete behar duzue. Saridunen izenak ostegun goizean aterako ditugu. Hartu parte zozketan, eta zorte on!