Goikoetxeak eta Ekhik irabazi dute Madrilgo txapelketa

Baleike 2018ko urr. 7a, 18:06

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Ekhi Martinezek irabazi dute Villa de Madrid zesta punta txapelketa. Complutense frontoian jokatutako txapelketa parte hartu duten hiru bikoteen arteko berdinketarekin amaitu da. Bakoitzak lortutako tantu kopurua erabaki dute berdinketa hausteko eta hor Goikoetxea eta Ekhi izan dira nagusi.

Atzo arratsaldean jokatu zen azken jardunaldia eta Aritz Erkiagak eta Jonathan Duke Hernandezek hiru setetan irabazi zieten Goikoetxeari eta Ekhiri (15-9, 9-15, 10-5). Ostiraleko jardunaldian Hormaetxeak eta Aldazabalek hiru set behar izan zituzten Erkiaga-Hernandez bikoteari irabazteko (13-15, 15-9 y 10-9). Lehen jardunaldian, berriz, Goikoetxea-Ekhik 15-8 eta 15-10 emaitzarekin irabazi zieten Hormaetxeari eta Aldazabali. Egindako tantuei esker, Goikoetxea eta Ekhi izan dira txapelketako irabazleak. 

Zumaiarra iaz ere txapeldun izan zen Madrilgo hitzordu honetan. Hartan Etxebarekin jokatu zuen.