Zeramikako lanak jendaurrean egingo ditu Keixetak, gaur, Alkizan

Baleike 2018ko urr. 6a, 09:45

Sormenaren Kabia Artistentzako Egonaldien beka lortu zuen Keixetak, Kimia Kamvari artistarekin batera. Egonaldi horren baitan, zeramikazko lanak egingo ditu gaur artista arroarrak Alkizako plazan. 

Garai bateko buztingileen moldeak erabiliz arituko da Keixeta lanean. Egunotan Alkizan egindako piezak bere eskuz eraikitako labean egosiko ditu Raku teknika erabiliz. 16:00etan hasiko da lanean, eta 19:00etatik aurrera egosiko ditu lanak labean.