Lan bila dabiltzanentzat bi ikastaro berri

Urola Kostako Udal Elkartea 2018ko urr. 5a, 09:05

Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuaren eskutik, bi ikastaro berri eskainiko dira urrian zehar.

Ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 3 orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Ikastaro hauek eskainiko dira:

  • ETORKIZUNEKO KONPETENTZIAK: Etorkizunean baloratuko diren konpetentziak ezagutuko dituzu
    • Data: urriak 19 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara
  • MARKETIN PERTSONALA: Lan merkatuan nola aurkeztu ikasiko duzu
    • Data: urriak 26 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta auto-enpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta  Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketarekin.

Urriko ikastaroen eskaintza guztia eskuragarri, hemen: