Zuhaitzak ezagutzeko tailerra antolatu du Geoparkeak

Baleike 2018ko urr. 4a, 16:27

Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta, zuhaitzak ezagutzeko tailerra egingo da urriaren 14ean, igandean, Itziarko Zelaitxikin. Ekitaldi honetan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. 

Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da. Goiz osoan zehar, 8 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera izango da, helduek lagunduta. Mendian ibiltzeko oinetakoa, hamaiketako eta ura eramatea gomendatzen dute antolatzaileek. 

Informazio gehiagorako edo izenak emateko ingurumena@geoparkea.com helbidera idatzi beharko da.