Gertu merkatari eta ostalarien elkartea

'Ongi etorri, udazkena' kanpaina abiatu du merkatari eta ostalarien elkarteak

Baleike 2018ko urr. 3a, 10:51

Astelehenean hasi eta hilaren 20ra bitarte, bezeroei zuzendutako sariak eskainiko ditu herriko merkataritza eta ostalaritza elkarteak. 

Izen eta logotipo lehiaketaz gain, merkatari eta ostalari elkarteak sariak eskainiko dizkie bezeroei, Ongi etorri, udazkena kanpainaren pean. 

Urriaren 8rtik (astelehena) 20ra bitartean, elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean 50 euroko 10 erosketa bono zozkatuko dituzte. Kanpainaren baldintza zein oinarriak zumaia.eus webgunean izango dira eskuragarri.