ARGAZKIAK: Giro ederrean ari dira ospatzen samielak Artadin

Baleike 2018ko ira. 29a, 17:42

Eguraldi ona lagun, giro ederrean ari dira jaiez gozatzen Artadin. Eguerdi partean, pilota partida, txakolin dastatzea, trikitixa eta bertsolariak izan dira, mezaren ondoren. Orain arratsaldean berriz, zezenak eta pottokak, bertsolariak, ipuin kontalaria eta erromeria izango dira. Pilota partidan, Salaberriak eta Zezeagak 25-18 irabazi dute Canabal eta Aldaberen kontra. Hemen daukazue biharko egitaraua:

Irailak 29, igandea

11:00. Meza.
12:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Iñigo Landa eta Jon Esnal (Arrilla III), harri-jasotzaileak: Imanol Kortaberri eta Jokin Eizmendi. Laja eta Alabier trikitilariek girotuko dute saioa. 
12:00. Puzgarriak.
13:00. Sagardo dastaketa.
14:30. Auzoko eta elkarteko jubilatuen bazkaria. 
16:30. Arno zezenak eta pottokak.
17:30. Puzgarriak.
18:00. Artadiko XX. Trikitilari Txapelketa: Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe, Lierni Tolosa eta Enaitz Alberdi, Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta, Eider Tolosa eta Lierni Tolosa. 
Ondoren, erromeria Laja eta Alabierrekin.