Trafiko aldaketak izango dira bihar Euskal Kosta Krosak irauten duen bitartean

Baleike 2018ko ira. 28a, 12:28

Euskal Kosta Krosaren bigarren edizioa opatuko da bihar arratsaldean. Aurtengoan Zarautzen hasi eta amaituko da, eta ondorioz, lasterketak irauten duen bitartean, hainbat trafiko aldaketa eta mozketa egingo dira. Hala ere, Euskal Kosta Krosaren trafiko itxiera honek ez du inolako eraginik izango Artadira joateko errepidean, uneoro zabalik mantenduko baita.

Lasterketa kostako errepidetik igaroko da, N-634 errepidetik hain zuzen ere, eta bide horretan, Zumaiatik Zarautzerainoko joan etorrian, 17:00-19:00 bitartean, errepide hori guztiz itxita egongo da ibilgailuentzat, Artadira igotzeko salbu. Artadira igotzeko aukera izango da, samielak direla eta. Bestelako kasuetan, trafikoa Meagas edo autopistara bideratuko da.

Autobus zerbitzuari dagokionez, lasterketak irauten duen bitartean, autobusak Meagatik ibiliko dira. Zumaian, esaterako ondorengo autobusak Patxita Etxezarretako geralekutik irtengo dira eta Meagatik jarraituko dute Zarautzeraino: UK 09 lineakoak (15:30, 16:30, 17:30 eta 18:30), UK 10ekoak (15:55, 16:55, 17:55 eta 18:55), eta UK 11koa (17:15). 

Donostiatik abiatzen diren honako zerbitzu hauek Zarauztik Zumaiarako bidea Meaga gainetik egingo dute: UK 09 lineakoak (15:00, 16:00, 17:00 eta 18:00), UK 10ekoak (16:55 eta 17:55), eta UK 11koa (16:00)