Iraileko osoko bilkura egingo da gaur

Baleike 2018ko ira. 27a, 10:45

Gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Zumaiako Udaleko iraileko ohiko bilkura egingo da udaletxeko pleno aretoan.

Hau izango da eguneko gai ordena:

1.- Aurreko bileretako aktaren onarpena, bidezko bada: (119. zbkia – 2018.04.26).

2.- Hirigintza.
2.1.- Irizpena:
2.1.1 Hondartzetako erabilpena arautzen duen ordenantzari behin betiko onarpena, bidezko bada.

2.2.- Proposamena:
2.2.1.- “12.2. Torreaga” guneari -Torreagaberri- dagokion hitzarmenaren hasierako onarpena, bidezko bada.

3.- Pertsonala.
3.1.- Irizpena:
3.1.1- 2018 urterako estatuko aurrekontu orokorraren 6/2018 legea, uztailaren 3koak araututakoarekin bat, Zumaiako Udaleko eta Zumaiako Kirol Patronatuko langileen ordainsarien igoeraren onarpena, bidezko bada. 

4.- Proposamenak.
4.1.- EH-BILDU, Udal taldeak aurkezturikoak:
4.1.1.- Etxebizitzen alokairu beka hobetzekoa.
4.1.2.- Hondartzetako sorospen zerbitzuari dagokiona.

5.- Eskari-galderak.