2018/09/28 - 2018/10/19 19:00etan

Erakusketa

Lo que tu ves no es lo que veo yo

Lo que tu ves no es lo que veo yo
Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia

Harriak-Eremuak egitasmoaren baitan, ‘Lo que tu ves no es lo que veo yo’ erakusketa izango da Oxford aretoan irailaren 28tik urriaren 19ra bitartean. Raisa Alava, Alberto Albor eta Ane Rodriguez artisten lanek osatzen dute errealismoari buruzko erakusketa hau.

Erakusketa irailaren 28ean, ostiralean, zabalduko da, 19:00etan.

Ordutegia: astelehenetik igandera, 18:00-20:00; asteburuetan eta jaiegunetan ere zabalik eguerdian: 12:30-14:00.