Samielak ospatuko dituzte Artadin ostiraletik aurrera

Baleike 2018ko ira. 24a, 15:00

Ostiraletik igandera bitarte, Samiel jaietan murgilduko da Artadi. Askotariko ekitaldiak antolatu dituzte; besteak beste, pilota partiduak, erromeria eta herri kirolak. 

ARTADIKO SAMIELAK

Irailak 28, ostirala

19:00. Festen hasiera.
19:30. Pintxo-potea (txerrikia parrillan) eta Samielko Dja.

Irailak 29, larunbata

11:00. Meza.
12:00. Afizionatuen lehen mailako pilota partidua: Exposito-Bikuña eta Salaberria-Zezeaga. 
13:00. Txakolin dastaketa, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariek eta Ion Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariek girotuta.
16:30. Arno zezenak eta pottokak.
18:00. Amets Arzallus eta Andoni Egaña.
18:30. Apaxi ipuin kontalaria eta erromeria, Ion Ostolaza eta Rakel Pujanarekin.

Irailak 29, igandea

11:00. Meza.
12:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Iñigo Landa eta Jon Esnal (Arrilla III), harri-jasotzaileak: Imanol Kortaberri eta Jokin Eizmendi. Laja eta Alabier trikitilariek girotuko dute saioa. 
12:00. Puzgarriak.
13:00. Sagardo dastaketa.
14:30. Auzoko eta elkarteko jubilatuen bazkaria. 
16:30. Arno zezenak eta pottokak.
17:30. Puzgarriak.
18:00. Artadiko XX. Trikitilari Txapelketa: Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe, Lierni Tolosa eta Enaitz Alberdi, Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta, Eider Tolosa eta Lierni Tolosa. 
Ondoren, erromeria Laja eta Alabierrekin.