Forondako ikastaro batzuetan izen emateko aukera dago oraindik

Baleike 2018ko ira. 21a, 16:26

Urrian Forondan hasiko diren ikastaroetan izen emateko epea atzo amaitu zen baina talde batzuetan tokia dago. Hori dela eta, izenak hartzen jarraituko du Udaleko Kultura sailak. Beteta dauden taldeetan berriz itxaron zerrendan izena emateko aukera dago. 

Hauek dira tokia duten ikastaroak:

- OINARRIZKO PINTURA (12-16 urte). Astelehenetan 17:00-18:00 ordutegian, urritik abendura

- TAICHI ASTEAZKENA (Carli). Asteazkenetan 18:30-20:00 urritik maiatzera

- PINTURA TAILERRA 15:00-16:30 (astearteetan eta ostegunetan) urritik maiatzera

- PINTURA TAILERRA 18:30-20:00 (astelehenetan eta asteazkenetan) urritik maiatzera

Beteta dauden ikastaroak baina itxaron zerrendarako izen emateko aukera dutenak:

- PLASTIKA TAILERRA haurrentzat. Astelehenetan 17:00-18:30 urritik maiatzera

- PLASTIKA TAILERRA haurrentzat. Asteazkenetan 17:00-18:30 urritik maiatzera

- TAICHI ASTELEHENA (Viola). Astelehenetan 17:45-19:15 urritik maiatzera

- ZERAMIKA TAILERRA. 18:30-20:00 astearte eta astezkenetan

- YOGA 10:00-11:30 (astelehen eta asteazkenetan)

- YOGA 18:30-20:00  (astearte eta ostegunetan)

Izen emateak: 09:30-14:00 ordutegian, Alondegia kultur etxera etorrita edo telefonoz 943861056. Ordutegi horretatik kanpo emailez: kulturetxea@zumaia.eus.