'Ultimo dia de playa' erakusketa bisitatzeko azken egunak

Baleike 2018ko ira. 21a, 15:35

Eduardo Alsasuaren erakusketa igandera arte egongo da ikusgai.

Duela bost urte Zumaiako kaleko pintura lehiaketa irabazi zuen Eduardo Alsasuaren erakusketak igandea izango du azken eguna. Irailaren 5etik dago ikusgai Oxforden, eta hau izango du asteburu honetako ordutegia: ostirala, 18:00etatik 20:00etara eta larunbata eta igandean, 12:30etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.